Goierritarrek 12 kilometroko zatia osatuko dute ekainaren 10eko gizakatean
Internet bidez ere apuntatu daiteke. Hau da Goierriri dagokion zatia:
Ibilbide osoa ere kontsultatu daiteke.
Asteburuan Legorretan egin dute Goierri mailako lehen ekitaldia. Herritar ugari bildu ziren; herri kirol erakustaldia, umeentzako jolasak eta parrilla jana egin zituzten.
Bestalde, Legazpin, gizaketarako izena eman nahi dutenek, Aizkorri kaleko 12. zenbakiko lokalera jo dezakete. Astearte eta ostegunetan egongo dira bertan, 18:00etatik 20:00etara.
Beasainen berriz, maiatzaren 5ean egingo dute festa giroko ekitaldia. Sant Vicenç dels Horts herritik casteller talde bat etorriko da, eta sagardo dastaketa eta kantaldia izango dituzte, besteak beste. Izena emateko berriz, asteazkenetan (18:00-19:30, Bealak-en lokala), ostegunetan (18:00-20:00, Bideluze plaza) eta larunbatetan (12:00-14:00, tren geltokia) egongo da aukera.
Ekainaren 10ean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartuko dituen 201,9 kilometroko gizakatea osatu nahi du Gure Esku Dago egitasmoak, Eman eskua etorkizunari lemapean. Horretarako 100.000 lagunetik gora beharko dituzte, eta dagoeneko hasi dira parte hartu nahi dutenen izenak biltzen.
Goierriri dagokionean, 12 kilometro osatu nahi dituzte, Zuia eta Zigoitia artean, Araban. Parte hartzaileek beraien lekua ziurtatu eta antolakuntza lanak errazte aldera, “izena lehenbailehen” emateko deia egin du Gure Esku Dagok. Datozen asteetan, herriz herri ekitaldi ugari egingo dituzte, eta izena emateko mahaiak ere izango dira.