Haziak bedeinkatzeko ekitaldia atzo, Segurako Santa Engrazi ermitan / Argazkia: Pello Agirrezabal
Aspaldiko ohitura jarraituz, segurar ugari bildu ziren atzo Santa Engrazi ermitan, ura eta haziak bedeinkatzeko. Eguerdi partean egin zuten bedeinkatzea, ermitaren ataria, eta segidan meza entzun zuten. Sakristau Etxe baserriko Ormazabal sendikoek eskainitako hamaiketakoa janez bukatu zuten ekitaldia.
Haziak bedeinkatzeko ohiturak 400 urtetik gora ditu. Santa Engrazia egunetik gertuen dagoen igandean egiten da, santu beraren izena daraman XII. mendeko baselizan.