Muskildira txangoa egin dute idiazabaldarrek azken maskarada ikusteko
Aspaldikoa da Idiazabal eta Muskildiren (Zuberoa) arteko harremana. Batzuk zein besteek sarritan bisita egin diote elkarri eta oraingo honetan idiazabaldarrei tokatu zaie Zuberoa aldera egitea. Izan ere, azkeneko maskarada ikusteko txangoa antolatu dute Idiazabalgo udaletik eta hala, larunbatean idiazabaldar talde bat Muskildi aldera abiatu zen, goizean goiz.
Harrera oso ona egin zieten idiazabalgo lagunei. 15 bat pertsona joan ziren eta giro paregabean pasa zuten eguna.
Muskildi eta maskarada.
1997 urtean eman zituzten maskaradak azkenekoz Muskildiko gazteek eta 2016eko Hur Xenda ikusgarria prestatu ondotik, maskaradak antolatzeko motibaturik ziren berriro ere. Hur Xenda maskarada, Idiazabalera ere ekarri zuten iazko urrian.
Deboraldiari urtarrilaren 7an eman zioten hasiera Muskildin bertan eta azkeneko saioa ere han egin dute.