Ander de Luis eta Ainhoa Unanue nagusi Izazpiko Igoeran
Ander de Luis soraluzearra eta Ainhoa Unanue urretxuarra izan dira azkarrenak Izazpiko Igoeran. Giro ederra egin zuen atzo, batez ere proba ikusi nahi zutenentzat; korrikalariek ordea, “bero handia” jasan behar izan dute. Aurten 26 lagunek parte hartu dute proban, 18 gizonezkok eta 8 emakumezkok. Aurretik, umeentzako proba ere egin zuten.
Gizonezkoen proban Ander de Luis izan da azkarrena, Iñaki Arriaran oñatiarraren eta Imanol Kañamares berriozartarraren atzetik. Lehen goierritarra, Goierri Garaia taldeko Aitor Dionisio zumarragarra izan da, eta lehen ezkiotarra berriz, Mikel Fernandez, seigarren postuan.
Emakumezkoetan berriz, goierritarrak izan dira nagusi. Ainhoa Unanuek irabazi du proba, eta podiuma, Ione Cerezo zumarragarrak eta Ainhoa Matxinandiarena ordiziarrak osatu dute.
Gizonezkoak:
- Ander de Luis (Soraluze) …………. 0.36:37
- Iñaki Arriaran (Oñati) …………….. 0.38:05
- Imanol Kañamares (Berriozar) … 0.38:15
- Aritz Unamuno (Bergara) ……….. 0.40:00
- Aitor Dionisio (Zumarraga) …….. 0:40:13
- Ainhoa Unanue (Urretxu) …………….. 0.49:16
- Ione Cerezo (Zumarraga) ……………… 0.49:59
- Ainhoa Matxinandiarena (Ordizia) … 0.53:51
- Barbara Martin (Zumarraga) …………. 0.58.11
- Sandra Corriols (Urretxu) ……………… 1.00:29