Donostiako Gross garagardoa, Ordiziako azokako onena
Ordiziako plaza jendez bete zen larunbatean, Emaneurre taldeak antoatutako III. Garagardo Artisauen Azoka dela eta. Eskaintza benetan zabala izan zuten, 17 garagardo desberdin dastatzeko aukera egon baitzen, guztiak artisau eran egindakoak. Aurtengo garagardorik onena, epaimahaiak hala erabakita, Donostiako Gross etxekoa izan da.
Emaneurre taldeak, agertu die bertaratu zineten herritarrei, garagardogileei, musikariei eta antolakuntza lanetan lagundu zutenei.