Ordiziak gora begira jarraitzen du, hiru jardunaldiren faltan
Ordizia Kirol Elkartearen lehen taldeak Erregional mailako lidertzan jarraitzen du, liga bukatzeko hiru jardunaldi falta direnean. Asteburuan beste garaipen garrantzitsu bat lortu du, Arrasateri 3-0 irabazita. Aratz Garmendiak, Iparrak, eta Altunak egin zituzten urdinen golak. Taldeak zabaldu duen argazkian ikusten denez, garaipena ospatu zuten aldagelan. Altamira zelaian bildutako zaleen babesa ere eskertu dute.
Ordiziak lehen postuari eutsiko dio beste astebetez; 66 puntu ditu orain, baina gertu dauzka Tolosa eta Pasaia, biak ere 63 punturekin. Datorren astean ere etxean jokatuko dute, denboraldi kaskarra egiten ari den Hondarribiaren kontra. Azken bi jardunaldietan berriz, Aretxabaleta (etxetik kanpo) eta Hernani (Ordizian) izango dituzte aurkari.