Kilometroak 2018ren aldeko ikuskizuna Kursaalen
Ekainaren 3an, 12:00etan, Kilometroak 2018en aldeko ikuskizuna egingo dute Donostiako Kursaaleko ganbara aretoan. Zubirik Zubi izenburua duen jaialdirako sarrerak Kursaaleko webgunean eskura daitezke, 18 euroan. Kilometroak 2018ren leloari tiraka, zubigintza
Ekainaren 3an, 12:00etan, Kilometroak 2018en aldeko ikuskizuna egingo dute Donostiako Kursaaleko ganbara aretoan. Zubirik Zubi izenburua duen jaialdirako sarrerak Kursaaleko webgunean eskura daitezke, 18 euroan.
Kilometroak 2018ren leloari tiraka, zubigintza izango du ardatz Urretxu-Zumarraga Ikastolak antolatutako ikuskizunak. Gaia hainbat ikuspuntutatik jorratuko da, solasaldiak eta askotariko emanaldiak tartekatuz.
Oholtza gainera herritar asko igoko dira, urretxuarrak eta zumarragarrak: Joseba Apaolaza aktorea, Gorka Hermosa soinu-jotzailea, Irrintzi dantza taldea, Miriam Inza eta Ana Carmona musikariak , Josu Maroto marrazkilaria eta ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak.
Horiei guztiei, Euskal Herri mailan eskarmentu handia duten artistak batuko zaizkie: Mikel Urdangarin abeslaria, Alaia Martin bertsolaria eta Kirmen Uribe idazlea, baita Kaabestri Ensemble soka laukotea eta zintarekin artistak diren Jone Astorkia eta Agurtzane Telleria bikotea.
<!–
p { margin-bottom: 0.25cm; line-height: 120%; }a:link { }
–>