LLeidako turismo eragileak Goierri eskualdea ezagutzen ari dira
Lleida-ko Pallars Jussa eskualdeko eragile turistikoak Goierri bisitatzen ari dira egunotan tokiko garapen turistikorako eredua ezagutzeko helburuarekin. Hango eskualdeko kontseiluak antolaturiko bidaia da. Alojamenduetako jabeak, turismo teknikariak eta sektoreko beste ordezkari batzuk dira Goierrira etorritakoak.
Goitur-en barne kudeaketa, mahai turistikoak, produktu gastronomikoak, Trail Estazioa eta promoziorako ekintza bereziak dira dira gehien interesatzen zaizkienak. Goitur-en funtzionamendua aurkezteko hitzaldiaz gain, Idiazabal, Segura, Zerain, Ordizia eta Zegama bisitatuko dituzte. Gaur goizean, Ordiziako azoka bisitatzen egon dira.














