Igor Esnaola hirugarren Gipuzkoako sega txapelketan
Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa irabazi zuen legorretarrak Zizurkilen.
Igor Esnaola segalari legorretarra hirugarren sailkatu da Gipuzkoako sega txapelketan. Ordubeteko lanean zeinek belar gehien ebaki zen eguneko jarduna, eta Esnaolak 2.623 kilo ebaki zituen guztira. Txapela Jokin Etxeberria amasarrak jantzi du (2.811 kilo), bigarren Julen Gabirondo urnietarra (2.752,5 kilo) eta laugarren Andoni Goikoetxea gazteluarra (2.621 kilo). Gipuzkoako Sega Txapelketa Asteasuko Bulano baserriko zelaian jokatu zen atzo eguerdian.
Orain hamabost egun