Zegama prest, San Bartolomeei ekiteko
Mozorro egunarekin hasi dituzte festak zegamarrek
“Ai ene, ai ene, 24.a San Bartolome” abesten dute zegamarrek. Egun handira gerturatzen ari dira, eta festak bertan dira. Mozorro egunarekin hasi dituzte, eta kuadrillen eguna igaro ostean, iritsiko da San Bartolome eguna. Igandera arte luzatuko dira festak, “xarma ezberdina duten bost festa egun”, Joseba Izagirre alkatearen esanetan. “Herriko elkarte eta herritar askok antolakuntzan egindako lanari esker antolatutako festak dira. Zegaman egiten den auzolanaren beste erakusleiho bat”, gaineratu du.
12:00etan, belea Zegamara jaistean, hasi dira festak. Elizondo plazan bazkari herrikoia izan dute festak ongi hasteko eta arratsalderako indarrak hartzeko: areto–futbol txapelketako finala, buruhandi eta erraldoien kalejira eta mozorro lehiaketa izango dira. Iluntzean erromeria Ohian Vega DJaren eskutik.
Osteguneko 13:00etan elkartuko dira herriko kuadrillak Iraunkorrak txarangarekin kalejira egiteko. Jarraian, bazkaria eta dantza–lehiaketa izango da. 17:30ak aldera, herritarrentzako bolo–jokoa antolatu dute. Gaztetxoenentzat, Magi Klown pailazoa eta buruhandiak eta erraldoiak egongo dira. Gaua luzatu nahi duenak, Kupela taldea izango du bidelagun.
Goiz hasiko dute txistulariek San Bartolome eguna. 10:00etan izango da diana, 11:00an Meza Nagusiari ekiteko. Irteeran, herriko agintariek soka–dantza dantzatuko dute, eta aurten jaiotako haurrei ongi–etorria egin. 13:30etan, Tobera Musika Eskolako ikasleek dantzaldia antolatu dute. Arratsaldean, apar–jaia, pilota partidak eta poteo musikatua egongo dira. Aipagarria, hainbat artisten lanak ikusgai egongo direla herriko kultur etxean asteburuan zehar.
Biharamunean, San Bartolome bigarrenean, herriko elkarteen paella usainak esnatuko ditu lotienak. Prestatutakoa jan ostean, Andoni Egaña, Angel Mari Peñagarikano eta Iñaki Murua bertsotan ibiliko dira udaletxeko arkupetan eta Ostatuan. Plater–tiro lehiaketa ere izango da, baita puzgarriak eta Ormaiztegiko Txindata eta Tobera Musika Eskolako trikitilarien kalejira. Eguna amaitzeko, afari herrikoia eta Joselu Anaien erromeria egongo dira.
Igandean amaituko dira San Bartolome festak. Kirolak izango dira protagonistak azken egunean: San Bartolome txirrindularitza proba, probintziako bolo txapelketa, herri kirolak… izango dira, beste ekitaldi batzuen tartean. 22:00etan esango diete zegamarrek agur beleari.
San Bartolome jaietako egitaraua xehe–xehe: Abuztuak 22, asteazkena. Mozorro eguna:Abuztuak 23, osteguna: Kuadrillen eguna:
- 09:30: Herritarren arteko txirrindulari probak, Elkartu Nahi elkartearen laguntzarekin.
- 11:45: Kuadrillen elkartzea herriko plazan Joselontxo’s txarangarekin.
- 12:00: Jaien hasierako “Balearen Jaitsiera”, jaietako zapia jartzea eta kanpai–jotzea suziriekin.
- 14:00: Kuadrilla bazkaria Elizondo plazan.
- 18:00: XLI. Zegamako areto–futbol txapelketako finala.
- 19:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira Joselontxo’s txarangarekin.
- 20:15: Mozorro eta jaietako zapiaren diseinuko lehiaketako sari banaketa.
- 21:00–22:00/00:00–03:00: Ohian Vega DJarekin erromeria plazan.
Abuztuak 24, ostirala. San Bartolome eguna:
- 10:30: Herritarren arteko Toka txapelketa.
- 13:00:Kuadrillak plazan elkartzea Iraunkorrak txarangarekin eta kalejira.
- 14:30: Kuadrillen arteko bazkaria Iraunkorrak txarangarekin.
- 17:00: Dantza–lehiaketa Aitxuri Herri Eskolako patioan.
- 17:00: Bezpera nagusiak San Bartolome ermitan.
- 17:30: Herritarrentzat Bolo–Jokoa.
- 18:00: Magi Klown pailazoa udaletxeko plazan.
- 19:30: Kuadrilen, buruhandien eta erraldoiekin kalejira Iraunkorrak txarangarekin.0
- 21:00–22:00/00:00–03:00: Kupela taldearekin dantzaldia.
Abuztuak 25, larunbata. San Bartolome bigarrena:
- 10:00: Zegamako txistularien goiz eresia.
- 11:00: San Bartolome ermitatik parrokiara prozesioa herriko txistulari, dantzari eta agintariekin batera. Ondoren Meza Nagusia.
- 12:30: Soka–Dantza herriko agintarien eskutik.
- 13:15: 2017ko San Bartolome egunetik 2018kora bitartean jaio diren haurrei ongi–etorria.
- 13:30: Tober Musika Eskolako dantza taldearen dantza–saioa herriko plazan.
- 12:30–14:00/19:00–21:00: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi Kultur Etxean.
- 17:00: Apar–jaia Jabier Otaegi Kultur Etxeko plazan.
- 18:00: Pilotari federatuen pilota partidak Toki Alai pilotalekuan.
- 19:30: Erraldoi eta buruhandien kalejira herriko txistulariekin.
- 20:30: Poteoa, musikaz gidaturik, Gazte Herexak antolatuta.
- 21:30: XIV. Gazte afaria Gazte Herexa elkarteak antolatuta eskolako patioan.
- 21:00–22:00/00:00–03:00: Tximeletarekin dantzaldia.
Abuztuak 26, igandea:
- 09:30: Elkarteen arteko paella lehiaketa pilotalekuan.
- 10:00: Urteko hildakoen aldeko Mesa San Bartolome ermitan.
- 11:00: Haur jolasak Jabier Otaegi Kultur Etxeko plazan, eta amaitzean sari banaketa.
- 12:30:Paella lehiaketako sari banaketa eta dastatzea.
- 13:30: Bertsolarien lehen saioa udaletxeko arkupetan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Angel Mari Peñagarikano eta Iñaki Murua; gai–jartzailea: Amaia Agirre.
- 12:30–14:00/19:00–21:00: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi Kultur Etxean.
- 14:30: Bertso–bazkaria Ostatun.
- 15:00: Plarter–tiroa Otsaurteko Bentaren atzealdean Karraztarro Elkarteak antolatuta.
- 16:00–19:30: Puzgarriak Elizondo plazan.
- 18:00: Bertsolarien bigarren saioa udaletxeko arkupetan.
- 19:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira Ormaiztegiko Txindata eta Tobera Musika Eskolako trikitilariekin.
- 21:30: Afari herrikoia.
- 21:00–22:00/00:00–03:00: Joselu Anaiek taldearekin erromeria plazan.
- 10:00: LXXXV. San Bartolome txirrindulari proba.
- 10:00–11:30: Probintziako bolo–txapelketa Txarapeko bolalekuan.
- 12:30–14:00/19:00–21:00: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi Kultur Etxean.
- 18:00: Herri kirolak plazan.
- 19:00: Sardina–jana eta sagardo–dastatzea, Jabier Otaegi Kultur Etxeko plazan.
- 19:30: Buruhandiak.
- 21:30: “Adio Beleari” prozesioaren hasiera.
- 22:00: Adio Beleari.