Loinatz tabernako eraikina eraitsi dute
Uztailaren 17an hasi ziren Loinaz taberna egon zeneko eraikina botatzen Kale Nagusian. Ia bi hilabeteko lanen ondoren, amaitzear daude eraiste lanak. Loinatz Eraikina deitu dioten orubean, hemezortzi etxebizitza eraikiko dituzte orain: bi atiko, hiru ...
Uztailaren 17an hasi ziren Loinaz taberna egon zeneko eraikina botatzen Kale Nagusian. Ia bi hilabeteko lanen ondoren, amaitzear daude eraiste lanak. Loinatz Eraikina deitu dioten orubean, hemezortzi etxebizitza eraikiko dituzte orain: bi atiko, hiru logelako zortzi etxebizitza eta bi gelako beste zortzi, garajeekin eta trastelekuekin.