Aurreko denboraldian, Gernikaren aurka jokatutako partidako irudia. Iñaki Gurrutxaga
Bizkaia Gernikaren aurka euskal derbia jokatuko dute Ampo Ordiziako mutilek larunbatean, Urbietako zelaian, Gernikan, 17:00etan hasita. Heineken Ligako bigarren jardunaldia dute.
Gernikako zelaia, ez da zelai erraza, baina denboraldi hasieran han jokatzeak, aukerak emango dizkie ordiziarrei. izan ere, denboraldiak aurrera egin ahal lokazten den zelaia da Gernikakoa. eta jokoa gogorra izan ohi da. Zelaia egoera onean aurkituko badute ere, Ordiziakoak ezingo dira erlaxatu. Bizkaitarrak ere irabaztera aterako dira zelaira, aurreko asteburuko astindua ahaztu nahaian. Santanderren, 54-21 galdu baitzuten. Gainera, aurreko denboraldian, Altamiran galdu egin zuten basurdeek, beraz, gogotsu egingo dute salto zelaira. Talde bizkaitarra gainera indartuta dator. Etxeko jokalariez, hainbat jokalari argentinarrekin ari baitira.
Amporen helburua, garaipena eskuratzea izango da, sailkapen nagusiko lehenengo postuetan mantentze aldera.