Maialen Akizuk Hernandorena Bertso Sariketaren finalean kantatuko du
Maialen Akizu Bidegain bertsolariak Hernandorena Bertso Sariketaren finalean kantatuko du: bihar (ostirala) 21:00etan Hazparneko Ttattola gaztetxean. Baigorrin irailaren 28an jokatutako 3. kanporaketa irabazi, eta finalera sailkatzea lortu zuen Akizuk. Finaleko
Maialen Akizu Bidegain bertsolariak Hernandorena Bertso Sariketaren finalean kantatuko du: bihar (ostirala) 21:00etan Hazparneko Ttattola gaztetxean. Baigorrin irailaren 28an jokatutako 3. kanporaketa irabazi, eta finalera sailkatzea lortu zuen Akizuk. Finaleko bertsolariak, Akizuz gain, Eli Pagola (Baigorrin sailkatua), Aitor Servier eta Asier Galartza (Hendaian sailkatuak, irailaren 14an), eta Jon Gurrutxaga eta Txaber Altube (Donapaleun sailkatuak, irailaren 21ean) dira. Epaileak: Abel Zabala, Eneko Bidegain, Joakin Arregi eta Zuhaitz Olazabal.