Ordiziako igerilariek ederki hasi dute neguko denboraldia
Pasa den larunbatean, Andoainen jokatu zen igeriketako neguko ligako lehen jardunaldia eta bertan izan ziren Ordiziako igeriketa taldeko 16 igerilari infantil, junior eta promesak. Infantil mailan, Gipuzkoako neguko txapelketarako 3 gutxieneko denbora lortu zituzten. Gainera, Gipuzkoa Open Sarirako beste 13 igerilarik ere lortu zuten gutxieneko denbora.Errelebotan ere ederki aritu ziren Ordiziakoak. Infantil mailako neska mutilek eta absoluto mailako neskek, Gipuzkoako neguko txapelketarako gutxienekoak lortu zituzten, 4×200 estilo librea proban.