Udako argazki lehiaketako irabazleek jaso dituzte sariak
Azken urteetako parte hartzerik handiena izan du Goierriko?Hitzaren eta Fotoetxeren argazki lehiaketak .Astelehen iluntzean banatu zituzten lau sari nagusiak, Beasainen
Goierriko?Hitza-k eta Fotoetxe argazki dendak elkarrekin antolatu duten 13.?Udako?Argazki?Lehiaketak baditu saridunak. Astelehen iluntzean egin zuten sari banaketa,?Fotoetxe dendak?Beasainen duen egoitzan. Aurten 43 lagunek parte hartu dute eta guztira 65 argazki aurkeztu dituzte lehiaketarako, iazko parte hartze kopuruak gaindituz.
Fotoetxek emandako argazkirik onenaren saria Julen Auzmendi legazpiarrak jaso du. Ez du aurreneko aldia Auzmendik, lehendik ere sari gehiago jasotakoa baita lehiaketa honetan.
Argazkirik onenaren saria berriz, Erika Palacios idiazabaldarrak jaso du. Argazkia ateratzea asko kosta zitzaiela azaldu du, baina azkenean gustura gelditu ziren emaitzarekin, eta hare gehiago, saria jaso dutela jakindakoan.
Goierriko?Hitza-ren sariei dagokionean, Jon?Biguri ordiziarra izan da sari nagusiaren irabazlea. Lehiaketan parte hartu duen aurreneko aldia du, eta Goierriko?Mendizale Beteranoekin egindako irteera batean ateratako argazkia bidali zuen. Lekeitioko Metrokua hotelean egonaldi bat irabazi du, eta gustura agertu da sariarekin.
Eta lehiaketa honetan saria jasotzea zer den badakien beste bat da Jon?Esnaola. Aurten,?Anayeteko aintziran ateratako argazkiari esker, Ezkioko Argindegi ostatura joateko aukera izango du.
Boto emaileen sariak
Goierriko?Hitza-ren webgunean emandako botoei esker, beste sei saritu ere badaude:?Erika Palacios, Arkaitz Lasa, Ainara Urteaga, Mikel Zabalegi, Maialen Aseginolaza, eta Alazne Aizpeolea dira. Saritu guztiek, Fotoetxe argazki dendatik (Beasaingo Nafarroa etorbidean) pasa beharko dute saria jasotzera.
Argazkirik onena
· Egilea. Julen Auzmendi (Legazpi). · Izenburua. Tximeleta lore gainean. · Saria. Fotoetxek eskainitako 60×100 argazki handitzea, Kappa euskarrian.
Argazkirik originalena
· Egilea. Erika Palacios (Idiazabal). · Izenburua. Ilunabarrean, itzalekin jolasean. · Saria. Fotoetxek eskainitako 50x80ko argazki handitzea Oihal euskarrian.
Goierriko?Hitzaren 1. saria
· Egilea. Jon Biguri (Ordizia). · Izenburua. Uraren islada,?Ezkaraira egindako irteeran. · Saria. Metrokua hotelaren saria, bi lagunentzako egun bateko · egonaldia Lekeition (Bizkaia).













