Legazpiko Aizkorrin Barrena mendi martxako elastikoak har daitezke
Izadi Zaleak elkartearen egoitzara jo behar da elastikoak eskuratzeko
Aizkorrin Barrena egin zuten egunean ez zituzten nahikoa elastiko banatu eta orain nahi duten legazpiar guztientzat daudela diote Izadi Zaleak elkartetik. Elastikoak lehenbailehen hartzea eskatu dute eta eskuratzeko azaroko astearteetan eta ostegunetan elkartearen egoitzara jo behar dela ohartarazi dute. Ordutegia honakoa da: 18:30etik 19:30era.













