Legorretako Joxe Mujika eta Manoli Uranga saria jasotzen, atzo, Tolosan. Arg. Ataria
Tolosako Babarrunaren festako lehiaketetako sari nagusiak Goierrira etorri dira. Legorretako Ajoain baserriko Joxe Mujikak eta Manoli Uranga senar-emazteek bosgarren aldiz irabazi dute babarrun ekoizle onenaren saria –azken bi urteetan bigarren izan dira–. Biek ala biek adierazi dute “ilusio handia” egiten diela beste behin txapela janztea, baina gogoratu dute ” egunerokoan lan handia” egin behar dela babarru ona ateratzeko.
Bestalde, 26. Odolki Lehiaketako sari nagusia Jesus Mari Deba Hestebeteek irabazi dute, eta bigarrena Ordiziako Mujika odolkiek. Sari banaketa hasi aurretik omenaldia egin zieten Roberto Ruiz sukaldari beasaindarrari eta bere taldeari, Tolosako Babarrunaren alde egindako lana eskertzeko.
Aintzane Deba odolki lehiaketako lehen sariarekin. Arg. Ataria
Ordiziako Mujika Odolkietako ordezkaria, bigarren sariarekin. Arg. Ataria
Roberto Ruiz sukaldari beasaindarra, oroigarriarekin. Arg. Ataria