Errezil sagarraren eguna ospatu dute gabirian
Hainbat ekintza antolatu dituzte errezil sagarraren egunaren harira: baserriko produktuen salmentak eta lehiaketak, besteak beste
Errezil sagarraren, sagar goxoaren, eta Goierri Beheko eztiaren lehiaketak egin dituzte Gabirian
Errezil sagarraren eguna antolatu dute Gabirian, eta hainbat pertsona gerturatu dira bertara. Errezil sagarraren lehiaketa izan da eguneko ekitaldirik garrantzitsuena: Juan Muruak lortu du aurtengo garaipena. Horretaz gain, sagar goxo eta Goierri Beheko ezti lehiaketak ere egin dituzte. Maria Jesus Igarzabal izan da sagar goxo lehiaketako irabazlea; Goierri Beheko ezti lehiaketan, aldiz, Ageda Zeberiok eskuratu du garaipena.
Lehiaketez gain, hainbat postu jarri dituzte baserrietako produktuak saltzeko: eztia, errezil sagarrak, ogia eta hainbat barazki erosteko aukera izan dute bertan bildu direnek. Eguraldia lagun izan dute Gabirian, eta horri esker, errezil sagarraren eguna arrakastatsua izan da.
Errezil sagarraren lehiaketako irabazleak:
1- Juan Murua
2- Pedro Iztueta
3- Xabier Arratibel
Sagar goxo lehiaketako irabazleak:
1- Maria Jesus Igarzabal
Goierri Beheko ezti lehiaketa:
1- Ageda Zeberio
2- Bittor Murgiondo
3- Gabino Murua