Hirugarren edizioan 23 herrialdetako 166 film labur jaso dituzte. Publikoaren saria Juan Jose Paton espainiarrak jaso du, eta Goierriko lan onenarena Lumpen Produkzioak ekoiztetxeakGiza Eskubideak Herrira Nazioarteko III. Film Laburren lehiaketaren sar...
Houdia Ponty-ren ‘Comme un vieux refrain’ film laburraren irudi bat.
Hirugarren edizioan 23 herrialdetako 166 film labur jaso dituzte. Publikoaren saria Juan Jose Paton espainiarrak jaso du, eta Goierriko lan onenarena Lumpen Produkzioak ekoiztetxeak
Giza Eskubideak Herrira Nazioarteko III. Film Laburren lehiaketaren sari banaketa egin zuten herenegun Ordiziako Herri antzokian egindako gala berezian. Aurten 23 herrialdetako 166 film labur jaso dituzte. Tartean, Thailandia, Taiwan, Frantzia, Peru, Iran, Argentina, Indonesia, Korea, Angola, Kolonbia edota Brasildik jasotako lanak daude. Euskal Herritik bost film labur eta Goierritik bat jaso dituzte.
Parte hartze prozesu baten ondoren finalistak aukeratu dituzte, eta herenegun, Herri antzokian finalisten lanak proiektatu eta sari banaketa egin zuten. Lan guztiek bete beharreko derrizgorrezko baldintza bat zuten: giza eskubideen gaia lantzea.
Hiru irabazle
Hiru irabazle izan dira, beste horrenbeste mailatan banatuta. Maila nagusian, Houdia Ponty frantsesaren
Comme un vieux refrain lana izan da irabazlea, eta 1.000 euroko diru saria jaso du. Epaimahaia Jose Ramon Soroiz antzezleak, Teresa Calo zuzendari, gidoilari eta antzezleak eta Maider Bartolome antzezleak osatu dute.
Publikoaren saria, Juan Jose Patonen
De padres a hijos (Espainia) film laburrarentzat izan da. 300 euroko saria jaso du.
Azkenik, Goierriko lan onenaren saria, Lumpen Produkzioak etxearentzat izan da,
Noren etxea? lanagatik. Ibai Huesa ordiziarrak jaso zuen 300 euroko diru saria.