Aurrerantzean diru-sari bera jasoko dute emakumezkoek eta gizonezkoek Beasaingo San Silbestre krosean 45. edizioa du aurten, Beti-Bizi elkarte antolatzaileak ohar bidez jakinarazi duenez. Proba abenduaren 31n jokatuko da, 12:00etan hasita, eta lasterka...
Aurrerantzean diru-sari bera jasoko dute emakumezkoek eta gizonezkoek Beasaingo San Silbestre krosean –45. edizioa du aurten–, Beti-Bizi elkarte antolatzaileak ohar bidez jakinarazi duenez. Proba abenduaren 31n jokatuko da, 12:00etan hasita, eta lasterkariek 9,3 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.
www.rockthesport.com eta www.beasain.eus webgunearen bidez soilik eman daiteke, sei euro ordainduta. Txipak eta dortsalak egun berean jaso ahal izango dira udaletxeko arkupeetan, 09:30etik 11:30era bitarte. 14 urtetik gorakoek har dezakete parte.
Punta-puntako lasterketariak bildu ohi dira Beasainen, Afrikako jatorrikoak asko, eta sariak ere neurri berekoak dira. Irabazleek 1.200na euro jasoko dituzte, bigarrenek 900na eta hirugarrenek 600na. Lehen 15 sailkatuek jasoko dute diru-saria. El Hassan Oubaddi izan zen iazko txapelduna mutiletan (27:06) esprint estu batean nagusitu zitzaion Hichan Sigueni, eta Kaoutar Boulaid (32:23) nesketan.
Bina dortsalen zozketa
Parte hartzaile guztien artean Goierriko Bi Handiak (G2H) eta Marimurumendi maratoirako bina dortsal zozkatuko dituzte antolatzaileek. Bi proba horietarako izen-ematea azaroaren 8an zabaldu zuten, eta beherala agortu ziren dortsal guztiak.