Ordiziak eta Gernikak apirilean Altamiran jokatutako partidako une bat // Argazkia: Iñaki Gurrutxaga
Ez dago urtea derbi batekin bukatzea bezalakorik. Eguberri giro betean, Ampo Ordiziak eta Bizkaia Gernikak indarrak neurtuko dituzte beste behin. Igandean izango da, 12:00etan, Altamira zelaian.
Katalunian lortutako garaipen gogorraren ondoren, etxeko zaleen aurrean garaipen batekin agurtu nahi du urtea Ampok; eta bide batez, 4. postuan egonkortu. Basurdeek berriz, sailkapeneko egoera pattalari buelta eman nahiko diote; joaneko partidan ere hezur zaila izan zen ordiziarrentzat, eta oraingoan ere etxekoei lanak ematen saiatuko dira.
Zaleen babesa eta giro ona espero ditu ordiziako klubak iganderako. Ander Alberdi baja izango da, txartelak pilatuta dituelako.