Denboraren Kapsula sortu dute ordiziarrek, 50 urte barru irekitzeko
Ordiziaren 750. urteurrenarekin batera, Hiri Hezitzaile proiektuaren barruan, urte guztian zehar antolatu dira ekitaldiak. Ospakizunei amaiera emateko Denboraren Kapsula osatu dute herriko eragile desberdinek elkarlanean. Kaxa hori 50 urte barru irekiko dute. Bertan gorde den materiala ikusiz, gaur egungo eta irekitzen deneko Ordizia konparatu ahalko dira.
Etorkizunera begira ez ezik, oraingo Ordiziaren azterketa egiteko balio izan duela adierazi dute udaleko ordezkariek. Bide batez, herritarren beharrak ezagutu, gazteen elkarlana buktzatu eta elkarte desberdinen arteko hurbilketa sustatu nahi izan dute Denboraren Kapsularekin.
Kaxan gaur egungo Ordizia osatzen dutenen lekukotasuna jaso da. Bertan mezu eta objektu desberdinak bildu dira, ontzi edo gutun itxietan. Etorkizuneko belaunaldiek aurkituko eta aztetuko dituzten itxaropena azaldu dute.
2068 urtera arte itxiko da
Barrena Kultur Etxean urte guztian zehar elkarlanean aritu diren eragile gehienak elkartu dira gaur eta banan-bana sartu dituzte kapsulan urteurrenean zehar erabilitako elementu edo izandako gogoetak. Material ezberdinak gorde dituzte, eskoletako materialetik hasi, aurkezpen bideoekin jarraitu eta jantzi zein liburuxketaraino. Kaxa itxi aurretik, eragileek egunaren nondik norakoak idatzi eta akta bat sinatu dute, gerora kapsulan bertan gordeko da eta baita udaletxeko erregistroan ere.

Denboraren Kapsulako materiala behin bilduta, Barrena Kultur Etxeko liburutegira jaitsi zdute. Horma batean dagoen zuloa erabiliz ezkutatu dute bertan, eta plaka bat jarri dute kaxa hor dagoela adierazteko.
Udala eskerroneko da
Ekitaldi sinbolikoa izan arren, “kapsula oroigarri polita” dela adierazi du Jose Miguel Santamaria alkateak. “750. urteurrenean herritarren parte hartzea funtsezkoa” izan dela azpimarratu du, eta bide batez, “Ordizia herria zoriondu” du “jasotako babesa tarteko”.

Udaleko ordezkarien arabera, «ilusio handiz» prestatu dute Denboraren Kapsula. Egun, kaxa osatu duten haurrek, etorkizunean zabaltzeko aukera izango baitute, bide batez bi garaietako herria aztertuz. Ordiziako 750, urteurreneko egitasmoak borobiltzeko ekitaldia egin dute .50 urte barru irekiko da Denboraren Kapsula .Ordiziako eragileek txertuatu dituzte beren objektuak.