Aurtengo festetako haurren playback-ean ikastolako haurrek parte hartu dute. Lehen Hezkuntzako maila guztiek egin dute dantza idiazabaldarren aurrean.
Zaintzaileentzako laguntza taldea antolatu du Legorretako Udalak. Hilean behin elkartuko dira, elkarlanean lan eta bizi kalitate "gozoagoa eta lasaiagoa" lortzeko helburuarekin.
Goierri beheko jubilatuek eta pentsiodunek ere bere eskubideak aldarrikatzeko mobilizazioak egiten hasi nahi dute. Bide horretan lagungarri izango zaielakoan, Duintasuna elkartea ekarri dute Ordiziara alor horretan egiten duten lana aurkezteko.
Osasuneko Lehen Arreta "arriskuan" dagoela salatu dute osasun zentroetako langileek, eta zerbitzu "indartsu, eraginkor eta iraunkorra" aldarrikatu dute.
Santamaria 2007-2011 eta 2015-2019 urteen artean izan da Ordiziako alkate. EAJren ustez "lidergoa eta herritarrekiko gertutasuna" uztartu ditu.
Aurkari zuzenetako baten kontra jokatuko du igandean Ampo Ordiziak, Burgosko UBU Colina seigarren sailkatuaren aurka.
Astelehenean da Santa Ageda bezpera. Kantuan irtengo dira goierritarrak, asko etxerik etxe, antzinako usadioan. Bere arauak eta errituak ditu koplarien jardunak.
Euskadiko Kros Txapelketa izango da aurten Txindoki Krosa, eta federatuen Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria ere izango da. Ia zazpiehun atleta elkartuko dira zortzi proben artean
Ezbeharra dela eta trafikoa eten behar izan dute, eta Ordiziaraino iritsi dira auto ilarak.
'Rita, arrastoan sartzen' obra berria antzeztuko dute Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza goierritarrek, gaur gauean, Zaldibiako antzokian.
Gaur mus txapelketa jokatuko dute gauean. Biharko puzgarriak, pailazoak eta bertso afaria antolatu dituzte, eta iganderako pilota partidak eta herri kirolak. Asteartean amaituko dira festak
Javier Vadillok Euskal Herriko txorizorik onenak egiten ditu. Haragi kontuetan esperientzia handia du, betidanik izan baita harakina. Gakoa genero ona erabiltzean eta freskotasunean dagoela dio.