Ikaslea irakaslerik onena
'Rita, arrastoan sartzen' obra berria antzeztuko dute Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza goierritarrek, gaur gauean, Zaldibiako antzokian.

Aitziber Garmendia zaldibiarrak eta Joseba Apaolaza urretxuarrak Rita, arrastoan sartzen obra antzeztuko dute gaur, 22:30ean, Zaldibiako Herri Antzokian. Garmendiarentzat saio berezia izan ohi da, areto horretan hasi baitzen antzerkiaren munduan. Antzezlan bera Goierriko beste bi herritan taularatuko dute 2019an: otsailaren 15ean, Ordiziako antzokian, eta abenduaren 5ean Zumarragan. txalo