Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak Lazkaon joko du gaur
Tolosaldeko 30 bat akordeoilarik osaturiko Isidro Larrañaga Orkestrak kontzertua egingo du, Lazkaon. Areria antzokian, gaur 20:45ean da. Sarrera 2 euro da. 1980an sortu zuen Isidro Larrañaga Beloki soinu jotzaileak taldea. Haren seme Isidro Larrañaga Moreno da orain zuzendari. 15 urtetik 50era bitarteko akordeoilariak ditu. Agurra eta El caserio piezetan dantzariak ere ariko dira.