Lau domina lortu dituzte Igartza taldeko igerilariek
Bergaran jokatutako Eskolarteko Igeri Txapelketan, Igartza Txindoki Tim taldeko alebin mailako igerilariek lau domina eskuratu dituzte: Amaiur Mariezkurrenak bi urre estilo libreko 800 eta 200 metroetan eta zilarra 400 metroetan; eta Garazi Zubeldiak, brontzea 200 metro tximeletan. Nora Samaali, Leire Berbel, Maddi Ortega, Ander Zurutuza eta Zuhaitz Sukia igerilariek ere lan ona egin zuten txapelketan eta marka pertsonalak hobetu dituzte.