Memoria historikoa, pantailara
Beasain Institutuko ikasle talde batek 'Hau ez da pelikula bat' egitasmoan parte hartu du. 36ko Gerra eta ondorenak bizi izan zituztenen testigantzak jaso eta laburmetrai sorta bat osatu dute.
Beasaingo BHI institutuko ikasleek ‘Hau ez da pelikula bat’ memoria historikoa lantzeko foru aldundiaren programan parte hartu dute. DBH3ko 22 ikaslek, XX. mendean Beasainen gertatutakoa aztertu, diktadura bizi izan zutenen testigantzak jaso eta, hainbat laburmetrai osatu dituzte, giza eskubideen ikuspegitik eta ikasleen hausnarketa, sentsibilizazioa eta jarrera kritikoa lantzeko helburuarekin.