Madrilen epaitzen hasi diren Kataluniako agintari politikoei elkartasuna
Kataluniako prozesu subiranistagatik kartzelatu eta akusatu dituzten agintari eta ordezkari politikoen aurkako epaiketa hasi da gaur goizean Espainiako Auzitegi Gorenean, Madrilen. Honela, epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak antolatu ditu gaur Gure Esku Dagok. Goierrin herri gehienetan egin zen –irudian, Beasaingoa–. Igandean, berriz, 12:00etan, Donostiako Gros auzoko Katalunia plazatik abiatuta, manifestazioa egingo du Gure Esku Dagok.