Bareak elkarteko 37 dendak Stock Azoka egingo dute bihar eta etzi

Beasaingo Bareak merkatari elkarteko 37 denda kalera aterako dira bihar eta etzi, bederatzigarren Stock azokan. Eskaintza zabala eskainiko dute, prezio merkean: hamabi dendek Loinazko San Martin plaza azpian jarriko dituzte postuak, eta gainerakoek, denda aurreetan. Bi egunetan, goiz eta arratsalde egongo da azoka irekita ondorengo ordutegian: ostiralean 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara, eta larunbatean, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Loinazko San Martin plaza azpian egongo diren dendak:
- Andreak
- Argi
- Arku
- Ipotx
- Kilimak
- Kux-Kux
- Mujika Txirrinduak
- Pergola
- Phuket
- Truk
- Udaberri
- Xalo
Produktuak denda atarira ateraako dituztenak:
- Alzuaran
- Alzuri
- Amets
- Anitz
- Aranburu
- Arnedoko Txokoa
- Bereziartu
- Cortes
- Dendu
- Farmabi
- Fotoetxe
- Hazia
- J. M. Imaz
- Itoiz
- Jauregi
- Migdala
- Mirari
- Nairati
- Natxo
- Orki
- Oskarbi
- Pergola
- Phuket
- Rainbow
- Vicuña
- Xalo
- Yañez
- YS Harriak.
‘Hitza’-ren zozketa
Plazan egiten diren erosketetan artean Goierriko Hitza-ren urte osoko bi harpidetza zozkatuko dituzte.