Cross-fit gune berria egokitu dute Antzizar Kiroldegian
Otsailean dohainik probatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Martxotik aurrera, bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute hilean, gainontzekoek 56 euro.
Antzizar Kiroldegiak beste zerbitzu bat gehiago eskainiko du gaurtik aurrera: cross-fit jarduera. Jaime Limousin prestatzaileak zuzenduko ditu ordubeteko saioak, astearteetan eta ostegunetan 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. Otsailean dohainik probatzeko aukera izango dute erabiltzaileek, kiroldegian aurrez izena emanda. 16 urtetik gorakoei zuzendutako jarduera da eta hainbat ariketen bidez, gorputz osoa lantzeko aukera ematen du.
Herri Kiroletako teknifikazio zentroan egokitu dute cross-fita, eta Limousinek zehaztu duenez, eremuaren neurriaren arabera egokitu dute gunea. Taldekako saioak entrenamendu formatuan antolatuko dituzte eta talde bakoitza gutxienez 7 eta gehienez14 kidez osatuko da. Martxotik aurrera, bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute hilean, eta ez direnek 56.