Zaldibian 220 muslari ari dira Gipuzkoako finala jokatzen
Euskal Herriko Mus Txapelketan, herrialdeetako finalak dituzte gaur zazpi probintzietan. Gipuzkoakoa Zaldibian ari dira jokatzen; tartean Goierriko 31 bikote daude.
Euskal Herriko Mus Txapelketan, zazpi herrialdeetako finalak jokatzen ari dira gaur 400dik gora muslari. Horietatik erdiak inguru, Gipuzkoako finaleko lehian ari dira, Zaldibian. Aurreneko kanporaketa jokatu dute dagoeneko. Guztira 117 bikote zeuden sailkatuta, baina 110 aurkeztu dira. Kanporaketa moduan jokatuko dute, eta finala, 20:00ak aldera hasiko dela aurreratu dute antolatzaileek.
Gipuzkoan ez ezik, gainontzeko herrialdeetan ere ari dira kanporaketak egiten. Horietatik sailkatutakoek, martxoaren 16an jokatuko dute finala, Lizarran (Nafarroa).
Zaldibiako saioa zuzenean eskaintzen ari da Euskal Herriko Mus Txapelketa: