Euskal Herriko Mus Txapelketa

Goierriko 31 muslari bikote ariko dira etzi Zaldibian, Gipuzkoako txapelketan

Euskal Herriko XI. Txapelketan herrialdeetako finalak jokatuko dira .Gipuzkoakoan 74 herritako 117 bikotek jokatuko dute Zaldibiako Herri Antzokian .Lizarrako finalera 32 joango dira

Euskal Herriko XI. Mus Txapelketa iritsi da herrialdeetako finalak jokatzeko unera. Etzi izango dira zazpi finalak. Gipuzkoako finala Zaldibian da, eta zaldibiar antolatzaileek prest dute guztia. Musaren inguruan, 117 bikote gipuzkoar elkartuko dira.

Zaldibiako Herri Antzokia bihurtuko dute finalaren jokaleku. Larunbatean 15:00etarako han egon behar dute herrietatik sailkatu diren muslariek. Izenak hartu, bikoteen zozketa egin, eta jarraian hasiko dira jokatzen. Taberna zerbitzua ere jarriko dute Herri Antzokian.

Mus azkarraren jokamoldean ariko dira, lau erregera, eta araudi ofizialaren arabera. Kanporaketa eran garatuko da finala: partida irabazten duen bikotea aurrerako, eta galtzailea kalera.

Gipuzkoako finaleko txapeldunak izendatuko dituen partida 20:00ak aldera jokatuko dela aurreikusi dute antolatzaileek.

74 herritako 117 bikote

Beste behin, partaidetza-kopuru oso altuak lortu ditu Euskal Herriko Mus Txapelketak, herrietan. Oraindik azken zenbakiak ixteko dauden arren, Gipuzkoan 718 bikote lehiatu dira. 74 herritan edo auzotan antolatu dituzte kanporaketak.

Hala, 117 bikote gipuzkoarrek, herrialdeko txapela janzteko jokatzeaz gain, Euskal Herriko final handirako 32 postuetako bat lortzea ere izango dute helburu. Lizarran (Nafarroa) da finala, martxoaren 16an.
Goierriri dagokionez, 19 herritan (tartean Arriaran auzoa dela) egin dituzte mus saioak. 212 bikotek parte hartu dute guztira, eta horietatik 31 sartu dira Zaldibiako Gipuzkoako finalera.

Partaidetza handiena Seguran izan zen, 26 bikoterekin (finalera lau joan dira); ondoren, Zaldibian (19), Lazkaon (18), Arriaranen eta Gabirian (16na) eta Zumarragan (14).

Goierriko sailkatuak

Arama (6 bikote)
· Joxemari Gorostizu-Iñigo Oiarbide

Ataun (7 bikote).
· Xabi Altuna-Jon Urteaga

Arriaran (16 bikote).
· Aitor Mendizabal -Iñaki Aranburu

Beasain (12 bikote).
· Joseba Sarriegi-Eneko Salvador
· Joseba Bidegain-Jon Lizarazu

Ezkio (9 bikote).
Jon Muñoz-Felix Etxeberria

Gabiria (16 bikote).
· Juan Karlos Korta-Euxebio Zabala
· Jokin Murua-Beñat Maiz

Idiazabal (6 bikote).
· Alejandro Bikuña-Antonio Berasategi

Itsaso (10 bikote).
· Eneko Lasa-Aitor Salutregi

Itsasondo (6 bikote).
· Joseba Goikoetxea-Patxi Salazar

Lazkao (18 bikote).
· Gotzon Plazaola-Jon Barandiaran
· Patxi Altuna-Ibai Agirre

Legazpi (11 bikote).
· Beñat Maiz-Josu Dorronsoro
· Joseba Telleria-Joseba Gabiondo

Legorreta (8 bikote).
· Urko Irisarri-Josu Albisu

Mutiloa (5 bikote).
· Joxe Arozena-Bixente Apalategi

Olaberria (5 bikote).
· Jokin Ugartemendia -Jokin Arratibel

Ormaiztegi (11 bikote).
· Julian Zabala-Mikel Agirre
· Josemi Guillermo-Pedro Sanguino

Segura (26 bikote).
· Eñaut Altuna-Iñaki Elortza
· Jon Sarasola-Xabier Suarez
· Enetz Olano-Josu Etxezarreta
· Jon Ander Hombre -Iraitz Iparragirre

Zaldibia (19 bikote).
· Iñaki Navio-Joxemiel Urdangarin
· Mikel Atxaga-Xabat Garmendia
· Beni Gailurralde-Hilario Agirre

Zegama (7 bikote).
· Jaun Perez-Denis Perez

Zumarraga (14 bikote).
· Antonio Aranzadi-Jon Urtzelai
· Juanjo Bergara-Jabier Aztiria

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa