Aralarko sutea kontrolatzeko lanean ari dira suhiltzaileak
Bi erreten egin dituzte sutea gehiago zabaldu ez dadin; bi puntuetako bat kontrolpean dute; bestea, toki malkartsuan dago.
Goizeko ordu txikietatik etenik gabe lanean ari dira suhiltzailea, eta erabat itzalita ez bada ere, dagoeneko kontrolpean dute Aralarren piztu den sutea. Goizeko 01:00ak aldera jaso dute abixua; Zabalegi mendian sua ikusi dute, Amezketa eta Bedaio artean. Lehen hipotesien arabera, sutea eragindakoa izan liteke. Mendia lehor dago, eta haizeak ere, sua zabaltzen lagundu du. Herrizaingo Sailaren arabera, 30-40 hektarea kaltetu ditu, baina ez du kalterik eragin inguruko etxeetan, eta zauriturik ere ez dago.
Tolosaldeko Atariak jakinarazi duenez, bi puntutan legoke oraindik piztuta sua. Bi erreten egin dituzte, gehiago zabaldu ez dadin; puntuetako bat kontrolpean dute, eta bestea kontrolatzeko lanetan dabiltza. Toki malkartsua eta lanerako zaila dela azaldu dute suhiltzaileek.