Zumarragan hasi eta bukatuko den 11,3 kilometroko erlojupeko probak emango dio hasiera Euskal Herriko Itzuliari. Ibilbidearen berri eman dute gaur, Zumarragan.
Martxoaren 8ko Greba Feministara batzeko deia egin du LAB sindikatuak, Ordiziako azokan.
Aurten ez da monoziklo probarik izango. 7 kilometroko lasterketa bikotekakoa izango da, mistoa, eta 14 kilometrokoa banakakoa. Martxoaren 9an Arriarangoa jokatuko da
Bi erreten egin dituzte sutea gehiago zabaldu ez dadin; bi puntuetako bat kontrolpean dute; bestea, toki malkartsuan dago.
Urte batzuetan batere gabe egon ondoren, Lazkaon bertso eskola jarri dute berriro. Abenduan hasi ziren klaseak. Bi taldetan, 15 neska-mutil barneratu dira bertsolaritzaren bidean, Aratz Igartzabal gidari dela.
Gizarte Segurantza propioa, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta KPI eguneratuarekin parekatuta dagoen igoera exijitu dituzte Goierriko pentsiodunek Ordiziako Plaza Nagusian
Erleen produktuek gizakiaren osasunerako dituzten dohainak eta gai bakoitza nola ateratzen den azalduko dute, bihar, Silvana Huegunek eta Jon Etxeberriak, Ataunen. Bai gaixotasunari aurre egiteko, bai elikadurarako.
Ordizian Merkatari Elkarteko 14 saltokik parte hartuko dute. Ostiralean eta larunbatean jarriko dituzte postuak, goizez eta arratsaldez.
Infantil mailako taldeak eta alebinetako bi taldek eskolarteko xake finala jokatuko dute maiatzean, Donostian
Txoritegi elkarteak antolatuta, ehiza txikiko txapelketa jokatu dute asteburuan. Beteranoetan Xepeiño Agirrek irabazi du, eta gazteetan Asier Alustizak
Garazi Goia segurarrak eta Goizalde Landabaso bilbotarrak '1.362 km euri' liburua aurkeztu dute. Ahaztutako emakumeak gogora ekarri nahi izan dituzte idazleek gutunetan
Japoniako ahozko tradizioko rakugo generoa euskaraz ekarriko du gaur Legazpira Yoshida Hiromik bildutako Azpeitiko Rakugo Ekipoak. Olazabal institutuaren ekimenez eskainiko dute kontaketa kultur etxean, 19:00etan.