Iker Aldasoro txapeldun Segurako ehiztari lehian
Txoritegi elkarteak antolatuta, ehiza txikiko txapelketa jokatu dute asteburuan. Beteranoetan Xepeiño Agirrek irabazi du, eta gazteetan Asier Alustizak

Txoritegi elkarteak antolatuta, Segurako Ehiza Txikiko Txapelketa jokatu dute asteburuan, partzoneriako lurretan. Eguraldi ona izan zuten lagun, eperren atzetik ibiltzeko. Iker Aldasorok jantzi zuen txapela; beteranoetan, Xepeiño Agirre izan da onena, eta gazteetan, Asier Alustiza.
Sailkapena:
- 1. Iker Aldasoro …………….. 7 eper
- 2. Elias Martinez …………… 4 eper
- 3. Jose Inazio Insausti …… 4 eper
- Beteranorik onena: Xepeiño Agirre
- Gazterik onena: Asier Alustiza
Txoritegi elkarteko kirol komisioak esker ona agertu die partaide guztiei, baita gosaria eta bazkaria prestatu zituzten kide eta lagunei ere.