Iñaki Dubreuil izango da PSE-EEren alkategaia
Iñaki Dubreuil izango da Ordiziako PSE-EEren alkategaia datorren maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako. Atzo egin zuten aurkezpena prentsaren aurrean, Ordiziako D’elikatuz zentroan eta bertan izan zen Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia eta orain dela urte batzuk Ordizian zinegotzia ere izandakoa.
Udalgintzan esperientzia handia duen gizona da Dubreuil eta beste behin ere Ordiziako alkate izateko aukeratu du alderdi sozialistak. Prentsaurrean «zerbitzu sozial hobeago batzuen alde eta langabezia tasa jaisteko lan egingo» duela nabarmendu zuen. Ordizia Goierriko langabezia tasa altuena duen herria da eta hori «onartezina» dela esan zuen. Etorkizunean «Ordizia hobeago bat» izatea da duen erronka nagusia eta horretarako, herrigintzan eta batez ere gizarte arloan duen esperientziaz baliatuko da.
Gizarte Lanetan diplomatua da. Horrez gain, arlo horrekin lotura duen bestelako formakuntza du eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua da.