Eneko Arrospidek irabazi du Usurbe Proba
Kadete mailako Usurbe txirrindu proba jokatu da gaur Beasainen.
Kadeteen mailako Usurbe Proba jokatu da gaur goizean Beasainen eta eskualdeko errepideetan 50 kilometro egin ondoren, Limousin taldeko Eneko Arrospide bakarrik iritsi da Beasaingo helmugara. Bigarrena, Viveros San Anton taldeko Roman Zabaleta txirridularia izan da eta hirugarrena Dinuy taldeko Igor Gonzalez.
Goierriko txirrindulariek osatzen duten Caja Rural taldeko txirrindulariek ere parte hartu dute lasterketan eta helmugara lehena iristen Baliarraingo Unax Iztueta izan da.