Zumarragan bizi zen 32 urteko langilea hil da Zarautzen, lan ezbeharrean
Zarauzko obra batean izan da istripua; lanean ari zen garabia erori eta gero. Sortzez marokoarra zen langilea, eta Zumarragan bizi zen.
Zarauzko Añorbe auzoan izan da lan istripua // Argazkia: Zarauzko Hitza Gruas Pingon enpresarentzat lan egiten zuen 32 urteko Zumarragako bizilagun bat hil da gaur, lan istripuan. Garabi batean ari zen lanean, 30 metroko altueran; kontrapisuak aldatzen ari zela, garabia erori da, eta bertan hil da langilea. Obretako etxola jo du garabiak beherakoan, eta ozta-ozta atera ahal izan dute bertan zeuden langileek. Eguerdiko 14:00ak aldera gertatu da istripua. Jaiotzez marokoarra zen hildakoa, baina Zumarragan bizi zen.












