Mutiloako Herri Kandidaturak hautagaiak aurkeztu ditu
Mutiloako Herri Kandidaturak igandeko udal hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu, Iñaki Ugalde Alustiza alkategai dela. Ugalderekin batera, beste sei lagunek osatzen dute, Mutiloako Udalean lan egingo duen taldea: Jule Aranburu Mariezkurrena, Erkuden Agirre Arruabarrena, Arantxa Oiarbide Perez, Iñaki Zabalo Etxezarreta, Aitor Astobiza Uriarte eta Axier Agirre Murgiondo.