Goierritarrak hasi dira botoa ematen
Abiatu da maiatzaren 26ko hauteskunde eguna. Goierrin 22 herritan jarri diren 42 hauteslekuek ireki dituzte ateak 09:00etan puntu-puntuan eta goierritarrak hasi dira botoa ematen. Hiru bozketa daude deituta: udaletarako, batzar nagusietarako eta Europako parlamenturako.
Goierritarrak hasi dira poliki-poliki botoa ematen. Hauteslekuek 09:00etan ireki dituzte ateak eta mahaietan jarritako hiru kutxak botoz betetzen hasi dira. Bozketa 20:00etan amaituko da eta orduan egingo dute botoen kontaketa.
Gaurko hauteskundeetan hiru bozketa daude deituta, udaletarako, batzar nagusietarako eta Europako parlamenturako. Zuria, sepia eta urdina dira, hurrenez hurren, bakoitzari dagozkion koloreak eta halakoak dira boto kutxak zein boto paperak. Erroldak ere ezberdinak dira bozketa baterako edo besterako; hala, udalekoetan 52.240 goierritar daude deituak botoa ematera, 51.975 batzar orokorrekoetan, eta 53.885 Europakoetan.
Boto emaile horiek guztiek Goierriko 22 herritan eman ahalko dute botoa, 42 hauteslekuetan banatutako 86 mahaietan.
Goierriko Hitzak jarraipen zuzena egingo du hauteskunde egun honetan zehar, bereziki hauteslekuak itxi eta emaitzak zabaltzen hasten direnean.