Parte hartzeak gora egin du Goierrin
Parte hartze datuak kaleratu berri dituzte; Goierrin, Gipuzkoako, Euskal Erkidegoko eta Espainiako joera bera antzeman da, hau da, goranzkoa. Parte hartzean gora egin du 2015eko hauteskundeekin alderatuta, puntu batetik gora: gaurkoan %38,71koa izan da, eta 2015ean %37,39koa. Hurrengo parte hartze datua 18:00etan kaleratuko dute.
Kaleratu berri dituzten lehen parte hartze datuek diotenez, hautesleen %38,71ek eman dute botoa dagoeneko gaurko hauteskunde hirukoitzen egunean. Gipuzkoa osoko datua da hori, Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan kaleratutakoa. Aurreko hauteskundeekin alderatuta, gora egin du parte hartzeak –udal eta foru hauteskundeak egin ziren soilik–, puntu batetik gora gainera, orduan %37,39koa izan baitzen datua.
Europako hauteskundeetako parte hartze datua %38,30ekoa izan da Gipuzkoan; 2014an egin zirenetan, aldiz, %24,41ekoa izan zen.
Parte hartzeari buruzko hurrengo berria 18:00etan zabalduko dute.
Hona hemen goizean zehar Goierriko hainbat hautes lekuetan ateratako argazkiak.