BKL taldeak festa giroan agurtu du denboraldia
Giro ederrean ospatu du BKL taldeak ikasturte bukaerako festa. Dozenaka haur eta gazte bildu dira asteburuan egin dituzten partidetan, bazkarian nahiz jolasetan.
BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak saskibaloi taldeak 2018/19 denboraldia bukatzeko festa egin du asteburuan. Gernika pasealekuko frontoian talde eta maila guztietako jokalariak elkartu ziren. Lagunarteko partidak jokatu zituzten aurrena, eta segidan, bazkaria egin zuten, Iker Martinezek eta Txominen parrilariak gidatuta. Arratsaldean taldekide onenei sari bana eman zieten, eta umeentzako puzgarriak eta jolasak izan zituzten.
Egin klik beheko argazkian argazki galeria osoa ikusteko: