Urrun gelditu da podiuma Espainiako Txapelketan Txindokiko atletentzat
Txindoki Atletismo taldeko Leire Tobar, Amaia Zeberio, Ane Ormazabal, Irenia Apaolaza eta Hodei Caballero dira 18 urtez azpiko Espainiako Txapelketan Castellon izan direnak
Asteburuan, 18 urtez azpiko Espainiko Atletismo Txapelketa jokatu zuten Castellon, eta bertan izan ziren Ordiziako Txindoki Atletismo taldeko bost atleta. Txapelketan ederki aritu ziren goierritarrak nahiz eta ez duten dominarik ekarri etxera.
Hiru modalitate desberdinetan lehiatu ziren Ordiziatik joandako atletak. Leire Tobarrek 100 metro hesiak egin zituen. Marka pertsonal onarekin joan zen, 14:33. Lehenengo fasea gainditu eta finalerdietara pasatu zen. Baina 14:48 egin zuen, eta ezin izan zuen finalean sartu.
Bestalde, 100 metro lasterka aritu ziren Ane Ormazabal eta Amaia Zeberio. Segundo bateko aldearekin sartu ziren helmugan lehen fasean. 12:66 egin zuen Zeberiak eta 12:67 Ormazabalek. Denbora horiek ez ziren finalerdietan sartzeko nahikoak izan.
Bigarren proba batean ere egin zuten lasterka Ormazabalek eta Zeberiok, 200 metrokoan. Haiekin batera Irenia Apaolazak ere parte hartu zuen. Ormazabalek 26:28 egin zuen lehen fasean. Zeberiok denbora hobea lortu zuen, 26:11, eta horrekin finalerdietara joan zen. Denbora hobetzea lortu zuen (25:96), baina finalean sartzeko ez zen nahikoa izan. Apaolaza, 25:94 eginda, finalerdietan sartu zen, baina ez zuen hortik pasatzea lortu.
Azkenik, 10 kilometro martxan lehiatu zen Hodei Caballero. 19. egin zuen, 55:05:24ko denbora lortuta.