Bi egunean laugarren edukiontzia erre dute Beasainen
Beasaingo Garmendia Otaola kaleko edukiontzi batean sua piztu da gaur arratsaldean. Bi egunean lau edukiontzi erre dituzte Beasaingo erdigunean.
Oso epe laburrean lau edukiontzi erre dituzte Beasaingo erdigunean. Azkena, gaur arratsaldeko 18:15 aldera izan da, Garmendia Otaola kalean. Hainbat herritar ur baldeekin itzaltzen saiatu dira aurrena; Ertzainak eta Udaltzainak bertaratu dira gero, eta su itzailgailuekin amatatu dituzte garrak. Suhiltzaileak ere hamar bat minuturen buruan iritsi dira, eta dagoeneko kontrolpean dago sua, eta ez da ez inguruko edukiontzietara ez autoetara zabaldu.
Gertakarien lekuko izan diren hainbat herritarrek azaldu dutenez, bi egunean lau edukiontzi erre dituzte inguru beretsuan. Atzo hirutan piztu zen sua, Foru kalean eta Zelaetan.