2019/7/1

Bi egunean laugarren edukiontzia erre dute Beasainen

Beasaingo Garmendia Otaola kaleko edukiontzi batean sua piztu da gaur arratsaldean. Bi egunean lau edukiontzi erre dituzte Beasaingo erdigunean.

Hasi da Markel Olano diputatu nagusiaren hirugarren agintaldia

Markel Olano Diputatu Nagusiarekin batera, Ainhoa Aizpuru gabiriarrak ere parte hartuko du foru gobernu berrian. Felix Urkola izango da Olanoren gabinete buru berria.

Profesionaletara jauzi egin du Beñat Ibarguren palari lazkaotarrak

Kirol Txartela Masterrean parte hartuko du eta Urrutia izango da haren bikotea.

Martzelo Lasaren gorpuzkiak etxera bueltan

1936an Lizarrustin hil zuten Martzelo Lasa olaberritarraren gorpuzkiak bere senideen esku utzi ditu Arantzadik, udaletxeko areto nagusia goraino beteta dela egin duten ekitaldian.

Irati Zubizarretak garaipen berri bat lortu du Dolomitetan

Cortina Skyrace Lavaredo trail proba irabazi du korrikalari beasaindarrak, Italiako Dolomitetan.

Festak

Zumarragako Musika Bandak eta Gozategik dantzan jarri dute plaza

Santa Isabel jaien barruan, elkarrekin kontzertua egin dute Gozategi taldeak eta Zumarragako Musika Bandak.

Gure Esku

Elkartasun keinua, Urbiatik Kataluniara

Kataluniako auzipetuei elkartasuna adierazteko, Arantzazutik Urbiara martxa eta bertan mosaikoa osatu du Gure Esku egitasmoak.

Aritz Egea, bederatzigarren Mont Blanc-eko maratoian

Aritz Egea mendi lasterkari urretxuarrak lan bikaina egin du Mont Blanc-eko mendi maratoian, 9. tokian bukatuta.

Amaia eta Lide Erbina ahizpek brontzezko domina lortu dute Europako 7ko Txapelketan

Ordiziako Amaia eta Lide Erbina ahizpek 3. postua lortu dute Europako 7ko Txapelketan, Espainiako Selekzioarekin. Errusian jokatuko den Olinpiar Jokoen aurreko txapelketarako ere sailkatu dira.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa