Hasi da Ehunmiletarako atzerako kontaketa
Uztailaren 12an, 18:00etan, hasiko dute abentura Ehunmilak ultra traileko 515 korrikalariek eta 23:00etan, Goierriko Bi Handietako 515 korrikalariek. Igandean, berriz, ohikoa baino ordubete lehenago, 08:00etan, irtengo dira Marimurumendiko 265 korrikalariak. 1.600 boluntarioak ere prest daude dagoeneko.
Aitor Aldasoro (alkatea), Imanol Muñoz (Ternua), Andoni Zubeldia (Ehunmilak) eta Iker Goieria (aldundia) Atzerako kontaketa hasi da. Astebete besterik ez da falta 10. Ehunmilak hasteko. Inoiz baino jendetsuagoa izango da gainera hamargarrena. Hiru lasterketak bete dira lehenengo aldiz Uztailaren 12an, 18:00etan, hasiko dute abentura Ehunmilak (168 km.) ultra traileko 515 korrikalariek eta 23:00etan, Goierriko Bi Handiko (88 km.) 515 korrikalariek. Igandean, berriz, ohikoa baino ordubete lehenago, 08:00etan, irtengo dira Marimurumendiko 265 korrikalariak. Munduko hamazazpi herrialdeetatik etorriko dira kirolariak eta 12tik 1 emakumezkoak dira.
Elastiko hori-urdinez jantzitako 1.600 boluntarioak ere prest daude, antolakuntzagatik nabarmentzen den kirol probaren parte izateko. Aurten, Gipuzkoako suhiltzaileak izango dira Aralarren eta Aizkorrin.
Aitor Aldasoro alkateak gaurko Igartzako jauregiko aurkezpenean esan duenez, «harro sentitzeko moduko zenbakiak eta mamia» dira Ehunmilena, eta eskerrak eman zizkien antolatzaileei. Datorren asteburuan «4.000 bat pertsona ibiliko dira herrian atzera eta aurrera eta ahalik eta zerbitzurik onena ematen saiatuko gara».
Ternuak ere bat egiten du Ehunmilen filosofiarekin: «pertsona bakoitzak bere erronka dauka, eta lehiaren gainetik, kiroltasuna dago. Horrekin batera, boluntarioen kopua eta lana ere ikaragarria da. Euskal Herriko mendi kirolaren ekitaldi nagusi bezala ikusten dugu Ehunmilak». Horregatik, mimo bereziz prestatzen dituzte boluntarioen eta korrikalarien elastikoak. EHM eta G2H bukatzen dituzten korrikalarientzat adibidez, «txamarra berezia» prestatu dute, EHM-en eta Ternuaren oinarri diren ingurumena kontuan hartuta: «Zortzi plastikozko botilekin egina dago, eta hiru katilutako kafe hondarrekin egindako bakterioen aurkako tratamendua du».
Kargua hartu berri duen Iker Goiria aldundiko Turismo Zuzendariak eskerrak eman dizkie antolatzaileei, «lasterketa bat baino gehiago, turismo ekitaldi garrantzitsu bat delako EHM».













