Gabacho Maroc taldeak joko du gaur Erauskin plazan
Musikenen sortutako euskaldun, marokoar eta aljeriar jatorriko boskoteak jazza, elektronika, teknoa eta musika tradizionala uztartzen ditu. 20:00etan hasiko da
Musikak alaituko du gaur Ehunmilak festaren hasiera dortsal banaketa 17:00etan hasiko da, Igartza Musika zikloaren barruko udako lehenengo kontzertuarekin, 20:00etan hasita. Iparraldeko Gabacho Maroc taldeak «fusioa» eskainiko du, jazz, elektronika, teknoa eta musika tradizionala uztartuz.
Donostiako Musikenen sortutako taldea da Gabacho Maroc 2009. urtean, marokoar, aljeriar, euskaldun eta espainiar jatorriko musikariek osatua. Zazpi lagunek osatzen dute: Eric Oxandaburu (baxua), Charley Rose (saxo altua), Baptiste Techer (saxo tenorea), Willy Muñoz (teklatua), Ba’kili Chouaib (ahotsa, genbria), Youssef El Achab (ahotsa, perkusio) eta Guefara Belatarre (perku sioa). 2015. urtean nazioarte mailako lehenengo bira egin zuen taldeak Europan, Hego Amerikan, Afrikan eta Asian barrena.
Igartza Musikaren ziklo berriko bigarren kontzertua hilaren 19an izango da, Igartzako jauregian: Hezurbeltzak.