Idiazabalgo Udaleko batzordeak eta batzordeburuak zehaztu dituzte
Zortzi batzorde eratu dituzte. Horietako seitan EH Bilduko zinegotziak eta bitan Izal Baiko zinegotziak izango dira batzorduru.
Udal hauteskundeak pasata lehenengo ezohiko batzarra egin dute Idiazabalgo udal ordezkari berriek eta Batzorde Informatibo Iraunkorrak eratu ziren. Ondorengoak dira aho batez onartutako batzordeak eta batzordeburuak: Hirigintza, zerbitzuak eta ingurumena, batzordeburua, Iñaki Alberdi Iparragirre (EH Bildu); Berdintasuna eta Hezkuntza, batzordeburua, Eunate Elio Cemborain (EH Bildu); Kultura, Euskara eta Kultur ondarea, batzordeburua, Aloña Barandiaran Munduate (EH Bildu); Turismo eta garapen ekonomikoa, batzordeburua, Kepa Oiarbide Labaka (Izal Bai); Landa Garapena, batzordeburua, Aitzol Mendizabal Malkorra (Izal Bai); Kirola eta gazteria, batzodeburua, Aritz Ugarte Munduate (EH Bildu); Gizarte zerbitzuak eta osasuna, batzordeburua, Ioana Prados Alustiza EH Bildu); eta Langileria, Ogasuna eta Kontuen Batzordeko burua, Iñaki Alberdi Iparragirre (EH Bildu).
Bestalde, alkate karguaren jardunaldi osoari dagokion soldatari %22,60ko murrizketa aplikatuko diote. Momentuz, jardunaldi erdian arituko da Iñaki Aberdi alkate berria, lanean dituen konpromisoei erantzuteko.