Ewa Majer garaile, errekor eta guzti
Aurtengo Ehunmilak proben errekor festa borobiltzeko, Ewa Majer poloniarrak ere ezarri du berea lasterketa handiaren palmaresean, irabazteaz gain, 19 minutuz ondu duelako aurreko denbora. Elena Calvillo beasaindarra bigarrena izan da, eta Jaione Sasieta itsasoarra hirugarrena.
Ehunmilak proben 10. edizioa borobila doa, partaidetzari, eguraldiari eta errekorrei dagokienez. Jon Aizpuru besaindarrak gizonezkoen palmaresean ezarritakoari, Ewa Majer poloniarrak emakumezkoetan jarritakoa ere erantsi behar zaio. Majerrek 27:41:47an gelditu zuen kronometroa Beasaingo plazan iluntzeko 21:45 inguruan, aurreko marka 19 minutuan onduz.
Marka ezarri zuen, baita ere, Elena Calvillo beasaindarrak, bigarren postuan sailkatu baita 30:11:28ko denbora eginez. Jaione Sasieta itsasoarra hirugarren sailkatu da, 33:54:19ko denboraz.