Oihane Perez gernikarra, lehen emakumezkoa Marimurumendin
Iritsi dira helmugara Marimurumendi mendi maratoiko lehen emakumezkoak. Oihane Perez gernikarra izan da garailea eta bigarrena, Ordiziako Oihana Arratibel. Podiuma Maialen Gurrutxagak osatu du.

Gernikako Ohiane Perez iritsi da lehen postuan helmugara Marimurumendi probako emakumezko partaideen artean.
Bigarrena, ia 10 minutura, Ordiziako Oihana Arratibel izan da, eta beste 5 bat minutu atzerago sailkatu da hirugarren emakumezkoa, Maialen Gurrutxaga.

Oihana Arratibel ordiziarra, bigarrena Marimurumendin

Murumendiren emakumezkoen podiuma
Hona hemen Marimurumendi lasterketa iruditan












































































